XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) poulieurs, et les cordiers, les peintres, les menuisiers et toutes les industries enfin qui se rattachent a la construction navales.

Deskribapen honek argi eta garbi ageri digu Baiona-inguruko ohizko industrigintzaren gainbehera, hau da, iparraldeko hiririk garrantzitsuenekoarena.

Krisialdia, jakina, ez zen industrial hutsa.

Baina, puntu honetan mugatuz, beharbada iparraldean industria ez zela inoiz barneko merkatura loturik egon esan dezakegu.

Hau da, industriaren abagaduneak, merkatal abagaduneari loturik, kanpoko gora-beheren arabera ulertu behar dira.

Krisialdiak portuak gogor astindu zituen, barneko produkzioekin zerikusi txikia zutelako eta, Bordelek alde batetik eta Bilbok bestetik, Baionako ingurunea hazkunde-aukera gutxirekin utzi zuten.

Baionesak frankizian jarri zituzten itxaropen guztiak, baina krisialdia oraingoan egiturakoa zen.

Merkatari handiak industrigintzarantz joan beharrean, lur-burgeseriaren erosotasunean ezkutatu ziren.

Industriak ez zuen balore handiko produkzio berezirik, aipatu ditugun burdingintza eta itsasuntzigintza kenduz gero.

Beraz, ohizko sarea galdurik, nekez sor zezaketen sare industrial berria eta iparraldeko ekonomia guztian hortxe zegoen koska.

Abagadune desberdinak izan arren, badaude paralelotasun nabarmenak; burdingintzaren eta itsasuntzigintzaren bilakabidean batez ere.